Narrondo eta Arroagoikoa arteko (2,7 km) bizikleta eta oinezkoen bideko lanen aurrerapenari esker, normaltasuna berreskuratu da N-634 errepidean
Horrela, N-634 errepidean (30,580 kp), Zumaian, semaforoen bidez araututako pasabide alternatiboa kendu dute. Bizikleta-bidea eraikitzeko lanek aurrera jarraitzen dute, baina dagoeneko ez dute oztopatzen motordun zirkulazioa, eta aurtengo maiatzerako amaitzea aurreikusten da.
Sentitzen dugu sortutako eragozpenak, eta eskertzen dugu pazientzia izatea, etorkizun hurbilean, bizikletazale eta oinezkoen bidezati berri hori izateko beharrezkoak diren neurri horien aurrean, herritarrek erabili eta gozatu eta mugikortasun iraunkorragoa izan dezaten.
