Atzealdea Udalek bizikleten azpiegituran inbertsioak egiteko dirulaguntza.

Udalek bizikleten azpiegituran inbertsioak egiteko dirulaguntza.

Udalek bizikleten azpiegituran inbertsioak egiteko, Trenbideen Fundazioaren dirulaguntza publikatu da.

2023ko otsailaren 24ko BOEn, 2023ko otsailaren 17ko 01/2023 ebazpenaren laburpena argitaratu da. Bertan Espainiako Trenbideen Fundazioaren lehenengo dirulaguntza deialdia onartzen da, Tokiko Erakundeek bizikleta erabilera sustatzeko asmoz bidegorrien azpiegituretan inbertsioak egiteko.

50.000 biztanle baino gutxiago dituzten eta probintziako hiriburu ez diren udalerriak izan daitezke onuradunak.

Diruz lagundu daitezkeen jardueren helburua eguneroko joan-etorrietan bizikleta bidezko mugikortasuna erraztuko duten azpiegiturak gauzatzea izango da:

  1. Ibilgailu motordunen trafikotik bereizitako bizikleta-bideak
  2. Bizikletetarako eta zikloetarako aparkaleku seguruak
  3. Txirrindularien pasabidearen kontagailuak instalatzea bizikleta-bideetan

Diruz lagundu daitezkeen proiektuek 300.000 euroko aurrekontua izan beharko dute gutxienez. Proiektu bakoitzari emandako dirulaguntzak kostu hautagarri guztien % 90 estaliko du gehienez eta ez da 500.000 euro baino gehiagokoa izango

Eskabidea aurkezteko epea, gehienez, 2 hilabetekoa izango da, deialdia BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eskaerak bide elektronikoz aurkeztuko dira Espainiako Trenbideen Fundazioak gaitutako plataforma elektronikoan.