ZIKLOBERRIAK BULETINAREN AZKEN ZENBAKIA ARGITARATU DA
ZIKLOTEKAK, Bizikletaren Dokumentazio Zentroak, bere azken buletina argitaratu berri du.
ZIKLOTEKA, bizikleta bidezko mugikortasun arloan espezializatutako dokumentazio zentroa da eta sei hilabetero ZIKLOBERRIAK buletina landu eta bere harpidedunen artean banatzen du.
Buletinaren helburua Ziklotekak jasota dituen dokumentazioko eta ezagutzako aukerak partekatu eta ezagutaraztea da.
2023ko Ekaineko ZIKLOBERRIAK.13 alean ondorengo edukiak eskaintzen dira:
• Dokumentu hautaketa: Ziklotekako datu-basean gordeta dauden 10 dokumentuen proposamenak.
• Albisteak: Bizikleta bidezko mugikortasun arloko lekuko zein Europako azken albisteak.
• Agenda: Hurrengo hilabeteetako agenda interesgarria.