Ibilbideak
 
Mapa Grisa
Orain
Mapa
Mapa Grisa
Orain
X

 
 
VASCO-NAVARRO (Bergara - Oñati – Eskoriatza)
28,9 km

VASCO-NAVARRO (Bergara - Oñati – Eskoriatza)

Bide berde luze hau Bergara Lizarrarekin lotzen zuen Vasco-Navarro trenbide zaharraren trazaduratik doa. Gipuzkoako aldean egokitu diren 20,3 km-ak Deba ibaiaren ondotik doaz hiriguneak industrialak eta naturalak lotuz. Ibilbide honen ordezko bidea da San Prudentzio biribilgunetik Oñatirantz abiatzen dena (5,6 km).

UROLA (Legazpi – Zumaia)
43,8 km

UROLA (Legazpi – Zumaia)

Garai batean Zumaia eta Legazpi lotzen zituen bidaiarien trenak egiten zuen ibilbidearen tarte bat berreskuratu du bide berde honek, ia 44 kilometroko luzera duena. Ibilbideak 29 tunel eta 19 zubi eta zubibide zeharkatzen ditu. Oso leku interesgarriak bisita daitezke, horien artean: Zumarragako Antioko baseliza, Legazpiko Mirandaolako burdinola, Azpeitian Trenbidearen Euskal Museoa edo Loiolako Santutegia, eta Azkoitiko Jorge Oteiza frontoiak, besteak beste

PLAZAOLA – LEITZARAN (Andoain – Leitza)
27 km

PLAZAOLA – LEITZARAN (Andoain – Leitza)

Gipuzkoako geografiako ibilbide erakargarrienetariko bat da. XX. mende hasieran meatzeetatik ateratako burdina eramateko eta gero bidaiariak Iruñea eta Donostia artean zeramatzan trenaren bidean dago eraikia. Tunelez betetako ibilbidearen Andoain eta Leitza arteko tarteak 27 km ditu, horietako bat bide berde guztietatik luzeena, 3 km ingururekin.

 

Gipuzkoa Bizikletaz

Gehiago jakin nahi duzu?

Gipuzkoa Bizikletaz gehiago ezagutu nahi baduzu bisitatu gure harremanetarako orria.