Atzealdea

2/2020 Foru Dekretu-Araua, COVID-19aren osasun krisia dela eta zerga arloko neurri osagarriak ezartzen dituena

2/2020 Foru Dekretu-Araua, COVID-19aren osasun krisia dela eta zerga arloko neurri osagarriak ezartzen dituena

  • Argitaratze data:
    • Ekonomia
    • Covid-19
    • Fiskalitatea

2020ko maiatzaren 7an Gizpukoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da Foru Dekretu-Araua, zeinen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga araudian aurreikusita dauden zenbat araubide eta onura fiskal eskuratzeko bete beharreko baldintzetako batzuk malgutzea, COVID-19ak eragindako osasun krisiagatik eratorritako egoeraren ondorioz

Malgutze neurrien artean, besteak besteak sartzen da baldintza batzuen epeak luzatzea, adibide moduan,  ondare elementuak saltzeagatik lortutako aparteko mozkinak berrinbertitzeko, sozietateen gaineko zergaren kasuan.

Egintza juridiko dokumentatuen modalitatean salbuespen bat arautzen da mailegu eta kreditu hipotekarioen nobazioetarako, eta makinak edo aparatu automatikoak ustiatuz egiten den jokoaren gaineko tributuaren kasuan aurreikusten da kuota finkoari hobari bat aplikatzea makinak ustiatu ezin izan diren denbora kontuan hartuta.

Hauek dira neurri horien eraginpeko zergak:

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga

Sozietateen gaineko zerga

Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga

Jokoaren gaineko zerga

Lan-arloan, enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteen eragina jaso da, araubide edo pizgarri fiskal jakin batzuetan aurreikusitako enplegua mantentzeko baldintza jakin batzuk betetzeko orduan.

Eta, azkenik, zerga-zorra geroratzeko edo zatikatzeko prozedura arindu da.