Atzealdea

Covid-19ak enplegurako lanbide-heziketaren gaian izan duen eraginari aurre egiteko, salbuespenezko neurriak

Covid-19ak enplegurako lanbide-heziketaren gaian izan duen eraginari aurre egiteko, salbuespenezko neurriak

  • Argitaratze data:
    • Autonomoak
    • Enpresak
    • EAE
    • Ikaskuntza

Neurriak, EHAA-n argitaratu dira 2020ko maiatzaren 7an

Ezarritakoaren arabera, modalitate presentzialean ematen diren prestakuntza-ekintza guztiek erabili ahal izango dituzte prestakuntza-metodologia alternatiboak.

 

Neurri hauek  enpresek eta  prestakuntza-erakundeek ezarri ahal izango dituzte eta egoera hauetan izango dira aplikagarriak:

Larrialdi-egoeragatik eten eta, beraz, hasita zeuden prestakuntza-ekintza guztiak, kautelazko etenaldia amaitzean berriz abiatu direnak, edo abiatzeko daudenak, eta ekintza horiek jasotzen dituzten prestakuntza-planak.

2020an hastekoak ziren prestakuntza-ekintzak, aurreko aurrekontu-ekitaldietan onartutako deialdiei dagozkienak, eta horiek jasotzen zituzten prestakuntza-planak.

2020an hastekoak ziren prestakuntza-ekintzak, Erabaki hau hartu baino lehen onartutako deialdiei eta aurtengo aurrekontu-ekitaldiari dagozkienak.