Euskal txikizkako merkataritza-sektorerako Covid-19 dirulaguntzak
- Argitaratze data:
-
- Autonomoak
- Enpresak
- Laguntzak
- EAE
- Merkataritza
Euskal txikizkako merkataritza zuzenean babesteko eta laguntza ekonomikoa eskaintzeko, batez ere norberaren kontura lan egiten duten pertsonei edo autonomoei, mikroenpresei eta enpresa txikiei laguntzeko, COVID-19aren eragina murrizteko eta merkataritza-jarduera ahalik eta azkarren berpizten laguntzeko.
Enpresa onuradunak izango dira jarduera erabat etenda dutenak edo hileko diru-sarrerak gutxienez % 75 murriztuta 2020ko martxoaren 14aren eta apirilaren 13aren artean, 2019ko aldi berari dagokionez (hots, 2019ko martxoaren 14tik apirilaren 13rako aldiarekin alderatuta), edo bestela, alarma-egoera aitortu aurreko hilabeteari dagokionez (hots, 2020ko otsailaren 14tik martxoaren 13rako aldiarekin alderatuta), martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan COVID-19ak sortutako osasun-krisia kudeatzeko aitortutako alarma-egoera dela-eta.
Eragiketen eta ohiko gastuak lagunduko dira, hala nola alokairu-gastuak, hipoteka-maileguen kuotak, udaberri-udako stocka erosteko gastuak eta zenbait ohiko gastu.
Enpresa bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 3.000,00 eurokoa da.
Programak 7.500.000 euroko aurrekontua du.