Atzealdea

Kultura sektoreari laguntzeko neurriak, izaera tributarioa dutenak, COVID-19aren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko

Kultura sektoreari laguntzeko neurriak, izaera tributarioa dutenak, COVID-19aren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko

  • Argitaratze data:
    • Ekonomia
    • Covid-19
    • Arlo laborala
    • Laguntzak
    • Estatua
    • Kultura

Neurri hauen bidez, kultura sektorearen berezitasuna hartu nahi da kontuan, bai langileak babesteari dagokionez (autonomoak bereziki), bai enpresei dagokienez (enpresa txiki eta ertainak bereziki), likidezia galtzeari dagokionez eta finantzaketarako sarbide egokirik ez izateari dagokionez.

Hartutako neurriak:

1.- Sociedad de Garantía Recíproca Audiovisual Fianzas SGRi bi diru-laguntza zuzen ematea xedatzen da, hornidura teknikoen funtsa handitzeko eta kultura sektorerako maileguen abalak irekitzeko komisioaren kostua diruz laguntzeko. Horrela, sektoreko eragileen finantzaketarako sarbide lerro bat ireki ahal izango da, baldintza onenetan, Batzordearen Europa Sortzailea programaren finantza bermerako tresnaren laguntzarekin. Finantzaketa eskuratzeko ildo hori ez zaie soilik kultura sektore tradizionalenei irekiko, kultura digitalari zuzenean lotutako beste sektore batzuei ere aplikatuko zaie, hala nola bideo-jokoen sektoreari.

2.- Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorraren barruan dauden ikuskizun publikoetako artistek langabezia prestazioa jasotzeko ezohiko aukera bat izango dute; izan ere, onuradun izango dira baldin eta beren jarduera profesionalak garatzen dituzten lokalak eta instalazioak, irekiak nahiz itxiak, jarduerarik ez eta itxi egiten badira COVID-19aren ondorioz.

3.- Arte eszenikoetarako eta musikarako aparteko laguntza sistema bat ezartzea. Laguntza horiek salbuespenezkoak izango dira, eta behin bakarrik emango dira. Bi ildoren bidez emango dira, mota guztietako kultura egiturei eta jarduera eszeniko eta musikalei eta kultura-proiektuei eusteko.

4.- Sektoreko profesionalek gehienez 50.000 euroko aurrerakinak eta kalte ordainak jaso ahal izateko mekanismo bat sartu da, baldin eta sektore publikoarekin kontratatutako jarduketak geroratzen edo ezeztatzen badira.

5.- Filmen "estreinaldi komertzialaren" definizioa behin-behinean egokitzen da, eta zuzeneko laguntzak ematen zaizkie zinema aretoei, haien jarduera ere eten egin baita, indarrean dirauten gastuei aurre egiteko.

6.- Liburuaren sektoreari dagokionez, aparteko laguntza mekanismo bat sortu da liburu sektorearen egiturak eta liburu horniduraren katea mantentzeko laguntza bermatzeko.

7.- Arte garaikideari dagokionez, laguntzak egituratzen dira, batetik, hura sustatzeko partidak handituz, eta, bestetik, Espainiako arte garaikidea eskuratzeko aparteko zuzkiduraren bidez.