Dantzagunea
- gipuzkoa
- Dantzagunea
- Hasiera
Gipuzkoako Dantzagunea
Dantzaren sektorea sustatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzua.
DANTZAGUNEA Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Errenteriako Udalak babestutako zerbitzu bat da, dantzaren sektorea sustatzeko jaio zena. Errenterian du kokalekua, eta bertan egoitza artistikoak bideratzeko eskuragarri ditugu dantza-aretoak. Sorkuntza, ikerketa, prestakuntza eta komunitatea sendotzeko lan egiten dugu. Horretarako, lurraldeko hainbat erakunde eta ekimenekin elkarlanean aritzen gara. Horietako batzuek, Donostiako Musika eta Dantza Eskola edo Errenteriako Herri Arte Eskola kasu, espazioen erabileran eta dinamizazioan parte hartzen dute bereziki.
Tokiko eta eskualdeko beste sare eta erakunde batzuk, hala nola Gertu Kultura, Gazteszena, Tabakalera, Karrikan, Atalak Sarea, Cruceiros Paraíso, Aterpean edo Sorburu, proiektuetan, dantza transmisio eta zabalkunde jardueretan, baita sorkuntza eta prozesu koreografikoen laguntza programetan ere parte hartzen dute.
Intereseko estekak
Azken Albisteak
Sharon Fridman koreografoak ‘INA’ mugimendu lengoaiari buruzko laborategia emango du urrian Dantzagunean
Sharon Fridman artista eta koreografo ospetsuak "INA" tailer intensiboa gidatuko du Dantzagunean, urriaren 17an eta 18an. Dantzari eta mugimenduaren artista profesionalei zuzendutako topaketa honek kontaktuaren, grabitatearen eta pisuaren manipulazioaren inguruko ikerketa sakona proposatzen du.
Dantzan Ikasi egitasmoak euskal dantzako irakasle eta begiraleen trebakuntzari ekingo dio berriro, haurren babesa ardatz hartuta
Dantzan Ikasi programak euskal dantzako irakasle, begirale eta talde-arduradunen trebakuntza jarraitua indartzen du berriro. Datorren urriaren 24an, Beasainen egingo den mintegi praktiko baten bidez, dantza taldeetan haur eta nerabeen babeserako protokolo zehatzak nola eraiki eta aplikatu aztertuko da.
SORTUTAKOAK TRADIZIONALA 12: deialdia
Dantzaguneak Sortutakoak Tradizionala programaren 12. edizioa jarri du martxan, euskal dantzaren alorrean ikerketa, garapena eta irakaskuntza-materialen sorkuntza sustatzeko. Proposamenak aurkezteko epea 2026ko irailaren 30eko 14:00etan amaituko da.