Nola irudikatzen dugu etorkizuneko dantzaren interpretea? Maiatzeko ARTiK-en errelatoria

Aurtengo ARTiK pentsamendu-topaketen bigarren jardunaldien errelatoria ikusgai dago.

-ren irudia
 Nola irudikatzen dugu etorkizuneko dantzaren interpretea? Maiatzeko ARTiK-en errelatoria

Maiatzaren 22ko ARTiK topaketen jardunaldiak beldurra ematen duen, baina era berean zerumuga bat irekitzen duen galdera baten inguruan bildu gintuen: nola irudikatzen dugu etorkizuneko dantzaren interpretea? Topaketak gure hitz propioak bilatzera eta etorkizunaren potentzia orainean dagoela ulertzera gonbidatu gintuen.

Maddi Goikoetxea Juanenak Dantzagunean gurutzatu ziren ahotsak, mikroaliantzak eta ziurtasunak jaso ditu relatoria honetan. Testuak Eneritz Zeberio, Nerea Gurrutxaga eta Lipi Hernández sortzaileekin partekatutako idearioa dokumentatzen du, baita Beñat Urrutia eta Arantza Iglesiasen ikerketa-irekierak ere. 

Memoria idatzi hau irakurri eta bertan murgiltzera gonbidatzen zaituztegu. Eten bat egiteko, erritmo zaharrak berreskuratzeko eta datorren dantza elkarrekin ehuntzen jarraitzeko dokumentua.

Hemen irakur dezakezu: https://www.gipuzkoa.eus/documents/7860815/0/ARTiK+maiatza+-+Hitza+estalia.pdf/25019baf-5113-2716-4ce8-6f13e9d9c272?t=1782905004552