50 urte Anexak euskal dantza garaikidearen lehen pausoa eman zuela

50 urte bete dira Anexa, dantza garaikidea jorratu zuen euskal taldea, lehen aldiz eszenaratu zenetik. Viktoria Eugenia antzokian Donostiako Orfeoiarekin batera egindako jaialdi batean izan zen estreinaldia, 1970eko ekainaren 14an. Dantzan.eus-ek jaso du gertaeraren albistea, Julio Duran Anexako dantzariak emandako dokumentazioarekin.

-ren irudia
 50 urte Anexak euskal dantza garaikidearen lehen pausoa eman zuela

Concha Martinez (Donostia, 1943) eta Jose Lainez (Donostia, 1941) izan ziren Anexaren bultzatzaileak eta dantza garaikidean aitzindariak. Dantzari gazteak zirela, 20 eta 18 urterekin, Amsterdamera jo zuten eta bost urtez aritu ziren bertan profesionalki dantzan, Het Nationale Balletean. Handik bueltan, Herbeheretan bizi-bizi zen dantza esperimentala Donostian bultzatzea pentsatu zuten. Horren ondorioa izan zen Anexa. 

Albiste osoa Dantzan.eus atarian