FORMAZIOA DANTZAGUNEAN: arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntza (Ai Do Project 2023an)

Ikuspegi pedagogiko sendoarekin eta arte eszenikoetako (musika, dantza eta antzerkia) irakasleen, sortzaileen eta interpreteen bizitza profesionala luzatzeko eta haien potentziala hobetzeko helburuarekin, AI DŌ PROJECT konpainiak etengabeko eta prebentzio prestakuntza programa garatu du. Programa, urtean zehar eskeiniko diren hainbat tailerretan zehar (presentzialak eta online) garatuko da.

-ren irudia
 FORMAZIOA DANTZAGUNEAN: arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntza (Ai Do Project 2023an)

DATAK

  • Saio presentzialak
    • Urtarrilaren 14a (dantza urbanoko Unityren formazio-saioa + tailer irekia)
    • Otsailaren 18a
    • Martxoaren 18a
    • Apirilaren 22a
  • Online-saioak
    • Urtarrilaren 21a
    • Otsailaren 4a
    • Otsailaren 11 
    • Martxoaren 4a
    • Martxoaren 11
    • Apirilaren 8a
    • Apirilaren 15a
  • Izena emateko formularioa
  • Prezioa: 10€ tailer bakoitzeko. Derrigorrezkoa da erreserba-eskaera betetzea eta tranferentzia bidez ordainketa egitea, gehienez tailer bakoitza baino 7 egun lehenago.

FORMAZIOAN LANDUKO DIRENAK

Parte-hartzaileei bereziki egokitutako mugimendu eta ariketen bidez, Ai Dō Project konpainiaren Etengabeko Prestakuntza Programako tailerrak lau ataletan garatzen dira: aurreranzko luzapenak, alboko luzapenak eta tortsioak, atzerako luzapenak eta beso-oreka sinpleak.

Programa, 4 saio presentzialen eta online bidezko 7 saioen artean garatuko da. Online saioak, presentziaki egindako lana sendotzeko erabiliko dira, baina ez da derrigorrezkoa izango saio presentzialetan parte hartzea online saioak jarraitu ahal izateko. Programa amaitutakoan, partaide bakoitzak, tailerretan jasotako informazioa bere diziplinara edo egungo beharretara egokitu ahal izango du.

Tailer presentzialetarako, AI DŌ PROJECT konpainiak eskeiniko du beharrezko material guztia.

Online bidezko tailerretarako informazio gehigarria:

Partaideek, hemen adierazitako elementuen funtzioak beteko dituzten beste edozein objetu erabili ahal izango dute

  • Esterila bat.
  • Aulki bat.
  • Hainbat manta (edo eskuoihalak, maindireak...).
  • Gerriko bat (lokarri luze bat, soka...).
  • Kortxo edo egurrezko bloke bat (liburuak, hiztegiak...).

Ariketa batzuk egiteko, lagungarria izango da horma edo gainazal bertikal libre bat gertu izatea. Dena den, aukera ezberdinak eskeiniko dira ariketa bakoitzeko, parte-hartzaile guztiek sekuentziak osatu ditzaten.

Informazioa: Ai Do Project