Apirileko klase irekiak, Dantzagunen

Apirilean klase irekien eskaintza zabala izango dugu Gipuzkoako Dantzagunean, erabat doakoak, hainbat estilo eta lengoaiatako artisten gidaritzapean: Klase irekiak (Dantzaz), Igor Calongek (Cielo Rasoko zuzendari eta koreografoa) ohikoak dituenak, dantza garaikideari lotuak; dantza komunitarioa Dantzaz konpainiaren eskutik, eta dantza urbanoa Maialen Mendesen eskutik (Unity elkartea).

-ren irudia
 Apirileko klase irekiak, Dantzagunen

Igor Calonge koreografo eta Cielo Rasoko zuzendariaren ohiko klaseak, dantza garaikideari lotuak, hurbildu nahi duen orori irekiak.
Datak: Apirilaren 2, 7, 9, 23, 24, 28, 30.
Lekua: Dantzagunea
Ordutegia: 18.00-20.00
Kontaktua: ciacieloraso@gmail.com (Ez da beharrezkoa izena ematea)
 

-Dantzaz- en eskutik 10:00tatik 11:30tara klasea egiteko aukera dago. Kontaktua: artistik@dantzaz.eus (Adriana) 

- Bestalde, dantza komunitarioa: plazeretik eta jakin-minetik, mugimenduan eta dantzan murgildu nahi dutenentzat. Ez da esperientziarik behar. Laura Gomezek koordinatutako saioak. Saioaren ostean, hamaiketakoa!
Datak: Apirilaren 26a (hilabete bakoitzeko azken larunbatean, maiatzera arte).
Lekua: Dantzagunea
Ordutegia: 10.30etik 12.00etara
Kontaktua: mediazioa@dantzaz.eus (Izena emateko beharrezkoa da idaztea)

Dantza urbanoak Unity Elkartearen bidez, Freestyle inprobisazio modalitatean. Garrantzi berezia aitortzen zaie dantza urbanoen jatorri soziokulturalari eta haiei lotutako autoezagutzari, identitateari, komunitateari edo ahalduntzeari, Maialen Mendesen begiradapean.
Datak: Apirilaren 25a (hilabete bakoitzeko azken ostirala, maiatzera arte).
Lekua: Dantzagunea
Ordutegia: 18.00-20.00
Kontaktua: Instagram: u.n.i.t.y_proiektua/ (Izena emateko beharrezkoa da idaztea)


OHARRA: Izena emateko idatzi beharra dago, Igor Calongeren eskoletarako izan ezik. Arropa erosoa ekartzea gomendatzen da.