Nola definitzen dugu gaur egun dantzaren sektorea? ARTiK topaketa berria
Datorren irailaren 9an, ARTiK · Pentsamendu-topaketen beste saio bat egingo dugu Errenteriako Agustinak Zentroan, DOBLA europar proiektuaren esparruan. Oraingo honetan, galdera zehatz bati erantzuten saiatuko gara elkarrekin: Nola definitzen dugu gaur egun dantzaren sektorea?
- 239

Jardunaldiak eremu eta lurralde ezberdinetako eragileak bilduko ditu, dantzaren ekosistema osatzen duten errealitateak ezagutu eta erronka zein aukera komunak identifikatzeko. Topaketa hau elkartrukerako eta lan kolektiborako gunea izango da, parte-hartzaileen esperientziak abiapuntu hartuta.
Eguneko egitaraua
-
09:30 – 10:30: Ongietorria, kafea eta DOBLA proiektuaren testuingurua.
-
10:30 – 11:15: Mugaz bestaldeko elkartruke-kafea (Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroako errealitateak).
-
11:30 – 12:30: Plateau Tele: Tokiko, euroeskualdeko eta Europako errealitateei buruzko aurkezpenak.
-
12:30 – 13:00: Garapen Jasangarriko Helburuetara (GJH) hurbiltzea.
-
13:00 – 14:00: Bazkalordua.
-
14:00 – 16:30: Lan-mahaiak eta Atelier Avenir (ekosistemaren etorkizunari buruzko ideiak garatzeko).
-
16:45 – 17:30: Ideiak biltzea eta itxiera.
Gurekin izango dira: Prozesu honetan bidelagun izango ditugu sektoreko hainbat aditu:
-
Nunzio Soricaro (Prozesu parte-hartzaileetan aditua).
-
Angèle Picgirard (Pyrenart proiektua, lankidetza eta GJH).
-
Marion Ser (Topaketaren kontzeptualizazioa eta GJH).
-
DOBLAko bazkideak, Dantzagunea eta Dantzaz taldeko kideak.
Datu praktikoak:
-
Data: 2026ko irailaren 9a.
-
Ordutegia: 09:30 – 17:30.
-
Lekua: Agustinak Zentroa, Errenteria.
-
Izen-ematea: Zure parte-hartzea baieztatzeko, bete galdetegi hau.