AURKEZPENA: Kultura Eskola, areto birtualean, uztailaren 21ean

Dantzaren sektoreari programaren nondik norakoak azaltzeko bi aurkezpen egingo dira Gipuzkoako Dantzagunearen eta Dantzan Ikasiren bidez. Datorren uztailaren 21ean, 12:30ean eta 19:00etan, Gipuzkoako Dantzaguneko areto birtualean.

-ren irudia
 AURKEZPENA: Kultura Eskola, areto birtualean, uztailaren 21ean

Kultura Eskola programa jarriko du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Sailak eta horren bidez kultura jarduerak eskoletan lantzeko aukera izango da. Dantza eskoletara eramateko proiektuak irailaren 15erako aurkeztu beharko dituzte dantzariek eta dantza elkarteek.

Dantzaren sektoreari programaren nondik norakoak azaltzeko bi aurkezpen egingo dira Gipuzkoako Dantzagunearen formaziorako Dantzan Ikasi programaren bidez. Datorren uztailaren 21ean12:30ean eta 19:00etan, areto birtualean.

Proiektuak prestatzeko unea

Dantza, antzerkia eta kultura jarduerak (tallerrak, emanaldiak, aurkezpenak,...) eskoletara eraman nahi dituzten dantzariek eta kultur-eragileek oraintxe dute proiektuak prestatzen hasteko unea. Izan ere, irailaren 15era arte izango dute proposamenak aurkezteko aukera dantzariek, sortzaileek eta kulturgileek.

Jasotako proiektuen artean hautaketa egingo da eta onartutako proposamenekin katalogoa osatuko da. Katalogo hori ikastetxeetara helaraziko da eta ikastetxeek hautatuko dituzte beraien eskoletara eraman nahi dituzten kultur ekimenak. Ikastetxeen eskaerak jasota, Gipuzkoako Diputazioak bideragarri direnak onartu eta hautatutako proiektuak babestuko ditu.

Bigarren hezkuntzan eta derrigorrezko eskola-orduetan

Kultura Eskola programa Bigarren Hezkuntzara begira hasiko da, alegia, 12-16 urte bitarteko ikasleei begira. Eskola-orduetan egiteko jarduerak izango dira proposatu beharko direnak. Izan ere, ez da eskola-orduetatik kanpoko aktibitate moduan planteatuko, baizik eta ohiko ikastorduetan, eta beraz, ikasturte bakoitzeko ikasle guztiei zuzendutako proiektuak izango dira.

Dantzaren sektorearentzat Kultura Eskola programaren aurkezpenak

Dantzari, dantza-sortzaile eta dantza-eragileei Kultura Eskola programaren berri eman eta bertan parte hartzeko prozedura azaltzeko bi aurkezpen bilera egingo dira Gipuzkoako Dantzagunearen eta Dantzan Ikasiren bidez uztailaren 21ean. Aurkezpenak Dantzagunaren areto birtualaren bidez jarraitu ahal izango dira. Fisikoki Eibarko Dantzan Biharrian egoitzatik emango dira azalpenak eta inork bertara agertzerik nahiko balu azalpenak bertatik bertara jarraitzeko helbidera idatziz egin dezake eskaera.

Informazioa: Dantzan Ikasi