Badataor ARTiK 2025! Dantzaguneko topaketak

Maiatzaren 23 eta 24an ARTiK ikerketa artistikoari buruzko topaketak egingo ditugu Gipuzkoako Dantzagunean eta Eresbilen. Aurtengoa 3. edizioa izango da. Jardunaldietan izena emateko epea zabalik dago.

-ren irudia
 Badataor ARTiK 2025! Dantzaguneko topaketak

Hirugarren edizio honetan, ARTiKek bere ikuspegia zabaldu nahi du, ikerketa artistikoak dantzan dituen askotariko moduak esploratzen jarraitzeko; askotariko metodologiak, formatuak eta esperientziak elkarrizketan jarriz. Aurreko edizioen ondoren, gure testuinguruan ikerkuntzan azaleratzen ari den paisaia bat kartografiatu zen, eta aurten topaketa esparrua zabaltzea dugu helburu: Nola gauzatzen da dantza ikerketa? Zein formatutan egin eta transmiti daiteke? Nola artikulatu sostengatuko duten sareak?

Horretarako bi eguneko topaketak, hitzaldiak eta praktikak izango ditugu Eresbilen eta Dantzagunean.

 

Maiatzak 23 (Eresbil eta Dantzagunea)

10:00-11:00 Ongietorria eta sarrera
11:00-13:00 Mahai-ingurua: Panoramak eta perspektibak (Iara Solano, Oskia Ugarte, Oier Araolaza, Itziar Larrañaga)
13:00-15:00 Hamaiketakoa
15:00-17:30 Erakusketak. Ikerketa-prozesuak irekiz:

  • 15:15-16:00: Korporalitateak - Mugimendua (Eneko Llorente, Arantza Iglesias, Izaro Ieregi)
  • 16:00-16:15: Notazioa-Itzulpena (Jone Amezaga & Manu Gaine)
  • 16:15-16:45: Artxiboa - Historia, gorputzen eta haien mugimenduen arkeologia (Laida Azkona)

 

Maiatzak 24 (Dantzagunea)

10:30-11:00 Ongietorria
11:00-13:00 Ikerketak jardunean: Elisa Arteta
13:00-14:00 Bazkaltzeko etenaldia (Dantzagunean)
14:00-16:00 Ikerketak jardunean: Jon Munduate
16:00-16:30 Jardunaldiaren amaiera

*Bideratzailea: Uribarri Atxotegi