Busti Dantzan! 2025: emanaldia eta Dantzerti-ren inguruko hitzaldia
Busti Dantzan! Udako dantza egonaldiaren ikastaro amaierako emanaldia eta Dantzerti-ren inguruko hitzaldia izango ditugu aurki: Uztailaren 5, larunbata, 12:00etan: Hitzaldia (Montse Royo, Dantzerti) Lekuona Fabrikan (Errenteria). Uztailaren 5, larunbata, 13:00ean: ikastaro amaierako emanaldia Lekuona Fabrikan (Errenteria).
- 334

Martxan da dagoeneko Busti Dantzan! Udako Egonaldia 2025, eta Dantzagunea ikaslez gainezka dugu. Albiste honen bidez, ikastaro amaierako emanaldia ikustera eta hori baino lehen antolatu dugun hitzaldira etortzeko gonbitea luzatzen dizuegu:
- Uztailaren 5, larunbata: Dantzerti (Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola)-ren inguruko hitzaldia Montse Royo ikasketa-buruarekin. Lekuona Fabrikan (Errenteria).
Hitzaldi hau goi-mailako dantza ikasketak Euskal Herrian egitea planteatzen ari diren ikasle eta haien gurasoei zuzenduta antolatu dugu.
Dantzerti-k dantza eta antzerkian publikoa den gradu bat eskaintzen du. Montse Royo gonbidatu dugu graduaren inguruko xehetasunak azaltzera:
Montse Dantzerti-ko ikasketa burua da eta dantza arloan ibilbide oparoa dauka: ballet klasikoari aplikatutako anatomofisiologia eta biomekanika ikasi zituen, besteak beste. (https://www.dantzerti.eus/es//profesorado/montse-royo-climent)
- Uztailaren 5, larunbata: ikastaro amaierako emanaldia. 13:00ean, Lekuona Fabrikan (Errenteria).
Emanaldi honek ordubete inguruko iraupena izango du eta dantza klasiko eta garaikideko lau pieza izango dira ikusgai, bi talderen eskutik.
Sarrera DOAKOA da eta ez da gonbidapenik behar.