BUSTI DANTZAN 2026: udako ikastaroak uztailaren 6tik 11ra
Bost egunetan zehar, goiz osoko saio trinkoetan dantza klasikoa eta garaikidea uztartuko dituzte ikastaroek. Horrekin batera, dantzarien prestakuntza osatzeko jarduera osagarriak egingo dira egunero sektoreko profesional adituekin. Azken eguneko saioa eta erakustaldia Lekuona Fabrikan egingo da.
- 364

Datak: uztailaren 6tik 11ra
Tokiak: Gipuzkoako Dantzagunea. Uztailaren 11n ikastaro amaierako erakustaldia, Lekuona Fabrikan (Errenteria).
Informazioa: deskargatu PDF formatuan
Ikastaroak:
-
Jauzi! Dantza klasikoa erdi maila / Garaikidea hastapena
-
Murgildu! Dantza klasikoa aurreratua / Garaikidea erdi maila
-
Jarduera osagarriak: ikastaro bakoitzean egunero dantzarekin zuzenean lotutako tailer bat egingo da.
Prezioa: 70 €
Izena emateak: maiatzaren 30era arte esteka honetan
Antolatzailea: Gipuzkoako Dantzagunea
Kolaboratzaileak: Dantzerti, APDG
Norentzat
-
12 urte baino gehiago badituzu
-
Gutxienez 2 urteko dantza klasikoko prestakuntza baduzu
-
Dantza garaikidean hasi nahi baduzu
-
Zure teknika hobetu nahi baduzu
-
Zure gorputza hobeto ezagutu nahi baduzu
-
Dantza profesional moduan aritzea zer den jakin nahi baduzu
-
Dantza egin nahi baduzu... Uda honetan, busti dantzan!