LIBURU AURKEZPENA: "Consejos prácticos", Jemima Cano Errenterian urtarrilaren 22an

Dantzaren sektoreko 10 emakume adituri egindako elkarrizketekin osatutako argitalpena da, eta profesionalei lanerako tresnak eta baliabideak helaraztea du helburu. Aurkezpena Eresbil Musikaren Artxiboan egingo da, eta joateko izena eman behar da.

-ren irudia
 LIBURU AURKEZPENA: "Consejos prácticos", Jemima Cano Errenterian urtarrilaren 22an
  • Data: urtarrilaren 22a, larunbata
  • Tokia: Eresbil (Errenteria)
  • Ordua: 11:00
  • Joateko aurrez izena eman behar da: dantzagunea@gipuzkoa.eus

ARGITALPENA: Consejos prácticos

Consejos prácticos para gestión de danza// Dantza kudeatzeko aholku praktikoak bi urteko elkarrizketa-proiektu baten ondoren, Espacio Punto de Fugak egindako argitalpena da. 

10 emakume adituk beren eremu `profesionaleko beren tresnak, baliabideak eta datu praktikoak partekatu dituzte, dantzako profesionalen egunerokotasunean lagungarri izango direlakoan.

Liburuan agertzen diren gaiek kultura-sektorearentzako gai orokorrak hartzen dituzte, hala nola, forma juridikoak edo autore-eskubideak, baita zehatzagoak ere, esaterako, funtzionamenduan dauden zirkuituei buruzko informazioa, dantzako dokumentazioaren edo dantza-komunikazioaren nozioak. Jemima Cano arduratu da edizioan, eta webgune honetan daude jasota libururako egindako elkarrizketen zatiak.

EGILEA: Jemima Cano

Jemima Cano (Barcelona, 1980) ekoizlea eta dantzan espezializatutako kultur kudeatzailea da. Eva Guerreroren ikuskizunak ekoizteaz gain, Espacio Punto de Fugak kudeatzen duen elkarteko kidea da. Baratza Aretoan lan egiten du (Gasteiz), eta nazioarteko hainbat proiektu kudeatzen ditu (Pyrenart, I Will be Everything), entziak (Agortuak sarrera), baita kudeaketa- eta finantziazio-arloko artistei aholkuak eman ere.

Informazioa: DOOS Colectivo