"Danses Croisées" jaialdia, martxoan

Biarritzen "Danses Croisés" jaialdia izango da. Hainbat dantza emanaldi, tailer eta hitzaldi izango dira martxoan zehar (14, 15, 19, 21, 22, 23, 28, 29). Hilabete osoan zehar, erakusketa bat egongo da Biarritzeko museo historikoan.

-ren irudia
 "Danses Croisées" jaialdia, martxoan

"Danses Croisées" ZKN Malandain Ballet Biarritzek antolatutako jaialdia da. Bere xedea Ipar eta Hego Euskal Herriko probintzia ezberdinetako artista berriak eta ospetsuak babestea eta nabarmentzea da, topaketak eta trukeak bultzatuz artista, profesional eta ikusleen artean. Dantzaguneak lagundutako ekimena da.

Jaialdian hainbat dantza emanaldi izango dira, tartean: martxoaren 21ean "Ojo de buey" (Proyecto Larrua / Olaia Valle López), martxoaren 22an "Nondik abiatu inora" (Cielo Raso/ Nabiga Kolektiboa), eta martxoaren 23an "Maxka’roa" (Txingili’K / Eneko Gil).

Emanaldiez gain hainbat hitzaldi izango dira; baita topaketa profesionala, tailerra, "Itsasmina" dokumentalaren proiekzioa, dantzarekin uztartuta, eta erakusketa bat (Biarritzeko museo historikoan, hilabete osoan ikusgai).