DANTZA HIRIAN 2020: Aterpean deialdia irekita

Dantzan Hirian jaialdiko Aterpean egonaldi artistikoetarako 2020ko deialdia irekita dago. Proiektuak bidaltzeko epea ekainaren 5 arte dago irekita.

-ren irudia
 DANTZA HIRIAN 2020: Aterpean deialdia irekita

Aterpean 2020: DEIALDIA

DANTZA HIRIAN jaialdiak lan handia egiten du gaur egungo dantza hiri-guneetan sortu, ikertu eta hedatzearen alde, bai herri mailan eta bai nazioartean ere, Aterpean izeneko artistak egoitzan programa antolatuz. Programa horrek ordain ekonomiko bat eta beren lanak garatzeko eta aurkezteko toki bat eskaintzen die artistei. Sorkuntza berriak Dantza Hirian aurkeztuko dira lehen aldiz.

Egonaldi horiek bi asteko iraupena izango dute artista bakoitzarentzat eta CCN Malandain Ballet Biarritzeko Gare de Midi eta Dantzagunea (Errenteria), egingo dira.Egonaldi horretan, artistek harreman zuzena daude Eurohiriko biztanleekin, eta hainbat sentsibilizazio-jarduera, topaketa eta entsegu ireki egin dituzte, besteak beste, beren esperientziak publikoarekin partekatu ahal izateko.

Informazio-iturria: Dantza Hirian