DEIALDIA: Aterpean egonaldiak 2021, Dantza Hirian

Egonaldiak Malandain Ballet Biarritz Zentro Koreografikoan eta Gipuzkoako Dantzagunean egingo dira, laguntza ekonomikoa gehienez 2.500 eurokoa izango da.

-ren irudia
 DEIALDIA: Aterpean egonaldiak 2021, Dantza Hirian

DANTZA HIRIAN jaialdiak lan handia egiten du gaur egungo dantza hiri-guneetan sortu, ikertu eta hedatzearen alde, bai herri mailan eta bai nazioartean ere, Aterpean izeneko artistak egoitzan programa antolatuz. Programa horrek ordain ekonomiko bat eta beren lanak garatzeko eta aurkezteko toki bat eskaintzen die artistei. Sorkuntza berriak Dantza Hirian aurkeztuko dira lehen aldiz.

Egonaldi horiek bi asteko iraupena izango dute artista bakoitzarentzat. Programa honek 22 sorkuntza berriren aldeko apustua egin du hasieratik, eta honako hauek dira bere laguntzaile nagusiak: Euskal Kultur Erakundea, Biarritzeko CCN Malandain Ballet, Hendaiako Udaleko Mendi Zolan eta Errenteriako Dantzagunea, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2009an sortua.

Egonaldi horretan, artistek harreman zuzena daude Eurohiriko biztanleekin, eta hainbat sentsibilizazio-jarduera, topaketa eta entsegu ireki egin dituzte, besteak beste, beren esperientziak publikoarekin partekatu ahal izateko.

Informazioa: Dantza Hirian