DANTZAN IKASI: "Dantza eta osasuna zahartzaroan", Maialen Araolaza urtarrilaren 28an

Bizi itxaropenak gora eta gora egin ahala, zahartzaroko urte horiek guzti osasunez bizitzea gure gizartearen eta agintarien ardura nagusietakoa bihurtu da. Osasuna jarduera fisikoari loturik, kirolean jarri izan da fokua luzaz, baina hainbat aditu, gero eta ozenago, dantzaren onurak seinalatzen ari zaizkigu pertsonen osasun fisiko eta mentalean. Aditu horietakoa den Maialen Araolaza ekarriko dugu Dantzan Ikasira.

-ren irudia
 DANTZAN IKASI: "Dantza eta osasuna zahartzaroan", Maialen Araolaza urtarrilaren 28an

Hain zuzen ere euskal dantza tradizionalaren praktikak zahartzaroan dituen onurak ikertu ditu Maialen Araolaza unibertsitate irakasleak eta ikertzaileak defendatu berri duen doktore tesian. Bilbao Musikan dantza tradizionala ikasten duten Patxi Labordaren hainbat ikasleren jarraipena egin du, dantza egiteak haien funtzioetan zer nolako ondorioak dituen neurtuz. Ikerketaren emaitzak pasa den uztailaren 17an arrakastaz defendatu duen "Dantza eta ibiltzearen arteko desberdintasun sentsoriomotore eta neuropsikologikoak adineko emakumeetan" izenburuko doktore tesian jaso ditu.

  • Hizlaria: Maialen Araolaza
  • Datak: 2021eko urtarrilak 28, osteguna

​Informazioa: Dantzan Ikasi