DANTZAN IKASI: "Dantzan irakasteko baliabideak", Patxi Laborda Eibarren martxoaren 5ean

Patxi Labordarekin haurrei dantza tradizionala lantzeko baliabideei buruzko ikastaroak arrakasta itzela izan duenez hirugarren saioa antolatu dugu; Eibarren martxoaren 5ean izango da. Izena eman duten ikasle kopurua ikusita saio bera hiru egunetan antolatu dugu. Eibarren izan da lehena pasa den urtarrilaren 22an, bigarrena Beasainen izango da otsailaren 12an eta hirugarrenerako izen-ematea ireki dugu, martxoaren 5erako.

-ren irudia
 DANTZAN IKASI: "Dantzan irakasteko baliabideak", Patxi Laborda Eibarren martxoaren 5ean
  • Data: martxoaren 5a, larunbata
  • Tokia: Eibarko Portalea Kultur Etxea (Bista Eder 10, Eibar)
  • Ordutegia: 10:00-13:00
  • Prezioa: 15€
  • Informazioa eta izen-ematea