DANTZAN IKASI: "Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak", Garbiñe Aizpitarte Beasainen azaroaren 5ean eta 12an

Euskal dantzaren transmisioan txikienekin aritzeko lagungarri izan litezkeen baliabideak ekarriko ditugu Dantzan Ikasira oraingo honetan. Garbiñe Aizpitarteri deitu diogu eta hainbat urtetako esperientziak emandako zenbait gurekin elkarbanatzea eskatu. Saioa bi zatitan banatua izango da: lehenengoan dantzariaren gorputzaren prestaketa, beroketak, zaintza, gorputz-jarrera eta oinarrizko alderdi posturalei erreparatuko diogu, eta jarraian dantza gelan lantzeko erreminta eta proposamenak elkarbanatuko ditu Garbiñe Aizpitartek.

-ren irudia
 DANTZAN IKASI: "Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak", Garbiñe Aizpitarte Beasainen azaroaren 5ean eta 12an

Haur eta gaztetxoei dantzak erakusteko orduan gorputzaren ezagutzari eta dantzen oinarrizko erritmoei ematen die garrantzia Garbiñe Aizpitartek. Argi ikusten du euskal dantzen irakaskuntza ezin dela urratsetara eta dantzetara mugatu.

Garbiñe Aizpitarte (Tolosa, 1958)

Tolosan jaioa zen 1958an eta oso gaztetatik hasi zen dantzan, jaioterrian bertan. Gero, 12 urte ingururekin Zarautzera bizitzera joan zen eta han ere dantzan jarraitu zuen. Euskal dantzan, ballet klasikoan eta garaikidean formatua da eta zenbait urtetan dantzari(Hodeiertz, Etorki, Ekarle Taldea) eta aktore (Akelarre, Karraka, Alproja) gisa modu profesionalean ere aritua. Londresen ballet klasikoan formatzen eta Euskal Herrian han eta hemen ibili ondoren, Zarautzera itzuli eta Gabota izeneko dantza eskola propioa ireki zuen 1991n. 31 urtean aritu da bere eskolan zein Zarauzko ikastetxeetan dantza klaseak ematen.

Informazioa: Dantzan Ikasi