DANTZAN IKASI: Zer dakigu Eibarko dantzaera zaharrari buruz? Mintegi berria Mikel Sarriegirekin

Datorren martxoaren 5ean, Dantzan Ikasi programaren baitan, Eibarko Portalea Kultur Etxera mintegi bat antolatu da. Mikel Sarriegi ikertzaileak Eibarko dantza-sistema eta Gipuzkoako dantza-maisuen oinordetza nola uztartzen diren aztertuko du, 25 urteko ikerketa baten ondorioak partekatuz.

-ren irudia
 DANTZAN IKASI: Zer dakigu Eibarko dantzaera zaharrari buruz? Mintegi berria Mikel Sarriegirekin

Dantzan Ikasi programaren hurrengo saioan Mikel Sarriegik Iztuetaren oinordetzaren ezaugarri nagusiak azalduko ditu, Gipuzkoa osoko dantza-maisuek gorde izan dutena eta hain ezaguna ez dena. Jarraian, XX. mendean Eibarren ezagutu zen dantza-sistema aurreko oinordetza horren testuinguruan nola txertatzen den ikertuko du. Honatx erantzuten saiatuko garen galderetako batzuk: non dute jatorria gure dantzek? Beti dantzatu al gara berdin? Jakin al daiteke noiz gertatu diren aldaketak? Zergatik gertatu dira aldaketa horiek?

Eibarren ezagutu den dantza praktikak ez du itxura batean Iztuetaren ildoak ezarritakoekin harreman zuzen-zuzenik. Izan ere, eragin handiak jaso ditu mugakide diren eskualdeetatik, bai mendebaldetik bai Gipuzkoako beste herri askotatik. Dena dela ere, badira Eibarko egikera zaharretan gipuzkoar dantza-maisuen sisteman modu oso egokian txertatzen diren osagaiak, eta denboraren poderioz ahanzturaren bidean jarriak.

Mikel Sarriegi (Beasain, 1965) Aurtzaka dantza taldeko dantzari, zuzendari eta ikertzailea da. Duela 20 urtetik Gipuzkoako dantza-sistemaren bilakaera ikertzen dihardu, eta lan horren emaitza da hitzaldi hau.

 

Informazio praktikoa: