Dantzan Topaketak 2026: euskal dantzaren transmisioa eta erronkak aztergai azaroaren 7an Eibarren

Eibarko Markeskoa Jauregiak Dantzan Ikasi programaren urteroko topaketa hartuko du, dantzariak, irakasleak eta komunitateko eragileak elkarrizketan jartzeko helburuarekin.

-ren irudia
 Dantzan Topaketak 2026: euskal dantzaren transmisioa eta erronkak aztergai azaroaren 7an Eibarren

Euskal dantzaren sektoreak urteroko hitzordua izango du azaroaren 7an Eibarren, Dantzan Ikasi programaren baitan antolatutako Dantzan Topaketetan. Eibarko Markeskoa Jauregian (UEU) egingo den jardunaldi honek dantzariak, irakasleak, koreografoak eta kultur kudeatzaileak bilduko ditu esperientziak partekatzeko eta gaur egungo erronkei buruz hausnartzeko.

Topaketaren helburu nagusia euskal dantzaren transmisioan, hezkuntza-praktiketan eta komunitate-proiektuetan sakontzea da. Egun osoan zehar, pedagogia-ereduak, dantza-taldeen kudeaketa eta tokiko komunitateekiko harremanak aztertzeko lan-saioak eta eztabaidak egingo dira.

Jardunaldia doakoa da, baina edukiera mugatua denez, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da Dantzan.eus atarian.

Informazio praktikoa:

  • Data: 2026ko azaroaren 7a
  • Ordutegia: 09:30 – 17:30
  • Tokia: Markeskoa Jauregia (UEU), Eibar
  • Prezioa: doan (aldez aurretik izena emanda)
  • Egitaraua eta izen ematea esteka honetan

Jardunaldia DOBLA programaren baitan kokatzen da. % 65ean Europar Batasunak kofinantzatu du DOBLA proiektua, Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren bidez (EGEF), POCTEFA 2021-2027 programaren bidez.