AURRESTREINALDIA: "Kintsugi", Emilie Camacho eta Dantzaz, Errenterian urriaren 24an
Urriaren 24an, 19:00etan, Niessen Auditorioan (Errenteria), DANTZAZen hurrengo programa osatuko duten lehen lanen aurrestreinaldia egingo da. " Kintsugi ", euroeskualdeko lau koreograforen sorkuntzak bilduko ditu eta lehen pieza hau Emilie Camachok koreografiatu du, Romain Serreren musikarekin. Orbainen edertasuna eta inperfekzioa ospatzen dituen japoniar teknika honetan oinarrituta, Camachok hauskortasuna eta eraldaketa ikertzen ditu Dantzazeko dantzariekin, arteak berak ahalmen indaberritzailea duela sinetsita. Lau sorkuntzetatik lehena izango da, non koreografo bakoitza "Kintsugi" ren eta memoria historikoaren ideia komunetik abiatuz, bere ikuspegi artistiko propioa garatuko du.
- 634
- Data: urriaren 24a, osteguna
- Tokia: Niessen auditorioa, Errenteria
- Ordua: 19:00
- Sarrera: doan
Informazioa: Dantzaz