Dantzerti: 2019-2020 ikasturterako sarrera-frogetan izen-emateko epea zabalik dago
Sarbide Probak egiteko izen-ematea Dantzertiko Idazkaritzan bertaratuz egin behar da, uztailaren 15tik irailaren 3ra bitartekoa izango da, 09:00etatik 13:00etara (Abuztuan, Dantzerti, Euskadiko Dantza eta Arte Dramatiko Goi Mailako Eskola itxita izango da).
- 292
Izen-ematea egiteko ezinbestekoa da ekartzea:
- Izen-emate orria osorik beteta eta hautagaiak sinatuta.
- Karnet tamainako argazki bat, egungoa.
- NANaren fotokopia edo baliokidea (AIZ, pasaportea…).
Informazioa: Dantzerti