Danzalavarekin elkarlana 2022an
Arabar ekimeneko zenbait tailerretako izen-ematea eta bidaia gastuetarako laguntza emango diegu gipuzkoar dantzari batzuei. Apirilaren 1ean gure areto birtualean egindako aurkezpenean eman genuen Danzálavak eta Gipuzkoako Dantzaguneak 2022an izango duten lankidetzako jardueren berri.
- 287
Araban dantza garaikidea sustatzen
Zuriñe Benavente dantzariak eta Ignacio Monterrubio musikariak sustatutako proiektua da Danzálava, eta urtean zehar dantza garaikidearen inguruko zenbait jarduera antolatzen dituzte: tailerrak, erakustaldiak, saioak, etab.
Gipuzkoako Dantzagunearen laguntza Danzálavaren ikastaroetan parte hartzeko
Eskaera egiten duten hiru gipuzkoarren artean, honako hiru tailerretako izen-ematea eta bidaia-gastuetarako laguntza (25€) emango ditu Gipuzkoako Dantzaguneak (antolatzaileen esku geratuko dira hautatzeak):
- Tomas Hauert, ekainaren 27tik uztailaren 1era
- Katie Duck, uztailaren 4tik 8ra
- Mónica Valenciano, azaroaren 26a eta 27a
Ezagutu Danzálava ekimena.