Danzálavarekin segiko dugu elkarlanean 2023an

Antolatzen dituen bost ikastaro bakoitzean Gipuzkoako Dantzaguneak matrikula ordainduko dio izena ematen duen dantzari gipuzkoar bati.

-ren irudia
 Danzálavarekin segiko dugu elkarlanean 2023an

Aurten ere sormena, formazioa eta arte-ikerketa uztartzen dituen Danzálava ekimenarekin ariko gara elkarlanean. Jarduera guztiak Gasteizko Artium museoan egingo dira. 

Aurreko edizioetan egin moduan, Gipuzkoako Dantzagunetik proiektu interesgarri honetan parte hartuko dugu. Zehazki, antolatzen den ikastaro bakoitzean izena ematen duen gipuzkoar bati ikastaroaren matrikula ordainduko diogu. Laguntza jasotzeko ikastaroan inskribatzean egin behar da eskaera. Kasu bakoitzean, eskaera egin dutenei jakinaraziko diegu laguntza jasoko duten ala ez. 

DANZÁLAVA IKASTAROAK

Informazioa: Danzálava