DEIALDIA: Tremplin Corps & Graphique 2021
Irabazleek Biarritzeko 2022ko Maitaldian emanaldia eta Dantzazekin sorkuntza-egonaldia egingo dituzte. Koreografo hasiberriei irekitako deialdi honetara proposamenak aurkezteko epea abuztuaren 15 arte dago irekita.
- 312
HELBURUA
- 5/10 bat minutuko pieza koreografiko bat sortzea.
- Estetika guztiei ireakia, edozein urte, estilo, eta nahi bezein bat dantzariekin antolatua (bakarka, binaka, launaka ... talde haundiagoetara), 18 urtetik gorako partaideentzat.
- Koreografo ezezagunen lana erakusteko parada ematea eta haien lana ezagutaraztea, nazioarteko jaialdi baten barruan (le Temps d’Aimer - Biarritz)
- Muga eszenikoa, artistikoa eta teknikoa: sorkuntza egin beharko da 2m ko zabalera eta 13m50 ko luzetasuna duen podiomo baten gainean (alfonbra gris bat eta argi finkoak bazterretan).
EMANALDIAREN MOLDAKETAK
- 2021eko irailaren 18an, larunbatez, 22:30ean programatua izango da lehiaketa (jaialdiko azken asteburuan).
- Irailaren 17an, ostiralez, errepikapen orokorra egingo da (ordua finkatzeke dago).
- Hautagai bakoitzaren ondoren publikoaren bozka izanen da (eskuz altxatuta).
- Epaimahaiaren deliberazioa eta sarien emaitzak.
- Ondoren «dantza askatuta» gaualdia izanen da, food-wine-beer-truck eta live kontzertu batekin.
ERREGISTRAZIOA
- Hautagai bakoitzak bere CV-a + dantza bideo bat igorri behar du.
- Sorkuntzaren idatzitako azalpen bat, argumentazione gisa edo olerki texto bat ere izan daiteke, titulu batekin.
- Musikaren hautua (USB giltza baten bidez edo internet lotura).
- Dantzari kopurua eman.
- Iraupen orokorra (minutuz).
SARIAK
- 1. Saria
- Epaimahaiaren saria: 1.000€
- Jaialdiko saria: 2022ko Temps d’Aimer Festibalean parte hartzea
- Dantzaz Saria: Gipuzkoako Dantzagunean aste batetak sorkuntza-egonaldi bat Dantzazekin
- 2. Saria: publikoaren saria 200€
Proposamenak bidaltzeko epea: abuztuaren 15 arte dago irekita
Izen-ematea eta informazioa: argiah@mac.com / +33 06 22 62 59 63
Informazioa: Dantzaz