Elisa Artetak "atravesar(nos)" laborategiaren egonaldia borobilduko du saio ireki batekin Dantzagunean
ATALAK sareak bultzatutako "atravesar(nos)" laborategia burutzen ari da aste honetan Gipuzkoako Dantzagunean Elisa Arteta koreografoa. Egonaldiari amaiera emateko, urtarrilaren 30ean, 13:00ean, prozesuaren lagin bat aurkeztuko da.
- 149

Aste honetan zehar, Gipuzkoako Dantzaguneak Elisa Arteta izango du egoiliari. "atravesar(nos)" laborategiaren bidez, koreografoak eta hautatutako interprete taldeak gorputz-eraldaketan, barne-elkarrizketan eta presentzia eszenikoan sakonduko dute.
Egonaldia ATALAK sarearen programazioaren parte da, eta dantzarien eta sortzaileen arteko topaketa eta esperimentazioa bultzatzea du helburu. Saio hauetan zehar, mugimenduaren bidezko entzumena eta begirada landuko dira, kolektibotasunetik abiatutako sentsibilitate berriak arakatuz.
Prozesu honen emaitzak eta bizitako esperientziak partekatzeko, saio irekia antolatu da:
- Eguna: Urtarrilak 30, ostirala.
- Ordua: 13:00.
-
Lekua: Gipuzkoako Dantzagunea (Errenteria).
-
Sarrera: doakoa. Izena emateko egin klik hemen.