Atzealdea

ESTREINALDIA: "Emakumeak", Node Donostian uztailaren 17an

ESTREINALDIA: "Emakumeak", Node Donostian uztailaren 17an

Besteak beste, Gipuzkoako Dantzagunean prestatu dute ikuszkiuna. Kutxa Kultur Plazan egingo da, 20:00etatik aurrera.

-ren irudia ESTREINALDIA:
  • Data: uztailaren 17a, ostirala
  • Tokia: Kutxa Kultur Plaza, Tabakalera, Donostia
  • Ordua: 20:00

Sinopsia

Bi emakume eszenan, irmo eta ausartak. Bidaia inposatu eta bortxatu bat egitera behartuak, baina elkarrekin, askatasunean amaiera bat lortzen dute. Emakume erresiliente guztiei egindako omenaldia da hau, eskaintza bat. Opari ederra, denontzat.

“Emakumeak” El Salvadorren ‘abortu delitua’ egotzita espetxeratu dituzten emakumeak gogoratu eta omentzeko sortu den proiektua dugu eta ‘Emakume guztion historia’ dokumentalak, ‘Emakume guztiok’ eleberri grafikoak eta ‘Emakumeak’ dantza ikuskizunak osatzen dute.

Informazio gehiago Noderen webgunean.