ESTREINALDIA: "Out", Amaia Elizaran eta Xabier Zeberio, Tolosan uztailaren 10ean

Gipuzkoako Dantzagunean egin dute sorkuntza-prozesuaren zati bat, eta Tolosako Zerkausian estreinatuko dute "Out" lana. Sarrerak aurretik hartu behar dira.

-ren irudia
 ESTREINALDIA: "Out", Amaia Elizaran eta Xabier Zeberio, Tolosan uztailaren 10ean

Amaia Elizaran eta Xabier Zeberio tolosarrek beren herrian aurkeztuko dute 2020an Out ikuskizuna, dantza eta musika uztartzen dituen lana.

Estreinaldia: OUT, Amaia Elizaran eta Xabier Zeberio

  • Data: uztailaren 10a, ostirala
  • Tokia: Tolosako Zerkausiko terraza
  • Ordua: 20:00

(Sarrerak agortuta daude)

Amaia Elizaranek eta Xabier Zeberiok elkarrekin aurretik ere egin dituzte zenbait lan elkarrekin. Esaterako, iaz egindako Mar lanean aritu ziren. Gipuzkoako Dantzagunean prestatu zuten lan hura ere, eta estreinaldiaren aurretik haiekin izan ginen.