ESTREINALDIA: "Zehar", Ertza Donostian irailaren 12an eta 13an

Bi saio izanen dira, gaztelaniaz (irailaren 12an) eta euskaraz (irailaren 13an). Asier Zabaleta koreografo eta Ertzako zuzendariak, Iñar Sastre musikariarekin batera, "itxura, emozio, bizipen eta ikasgai ezberdinetan zehar ordubeteko bidaia bat" sortu du.

-ren irudia
 ESTREINALDIA: "Zehar", Ertza Donostian irailaren 12an eta 13an

Sinopsia

Pertsona edo pertsonaia baten transformazioen lekuko izango gara. Itxura, emozio, bizipen eta ikasgai ezberdinetan zehar ordubeteko bidaia bat. Edo hobekiago esanda, bizitza labur bat. Nahiz eta hemen ere zaila suertatu, eszena horiek noiz jaio ziren eta noiz hilko diren esatea.

​Informazioa: Ertza / Donostia Kultura