EUSKADI-QUEBEC: Edgar Zendejas eta Suzanne Miller, Dantzazekin Errenterian martxoaren 9an

Euskadi eta Quebecen arteko zubiak eraikitzeko zenbait erakunderen artean egindako deialdiaren baitan aritu dira lanean Dantzazekin. Egonaldien emaitza publiko guztiei irekitako saio batean erakutsiko diote Errenteriako Niessen auditorioan.

-ren irudia
 EUSKADI-QUEBEC: Edgar Zendejas eta Suzanne Miller, Dantzazekin Errenterian martxoaren 9an

Euskadi-Quebec lankidetza

Euskadiko eta Quebeceko zenbait erakunderen arteko deialdiaren barruan egiten dira egonaldiok. Azken bost urteetan koreografo bana hautatu dute Atlantikoaren beste aldean koreografia-sorkuntza bat egiteko. Euskal Herritik doazenak Montrealgo Dantza Garaikideko Eskolan aritzen dira, eta Quebec aldetik datozenak Tabakaleran eta Gipuzkoako Dantzagunean. Ezinbestean, pandemiak zuzenean eragin dio urtetik urterako erritmoari. Ondorioz, bi koreografok beren lanak aurkeztuko dituzte martxoaren 9ko saioan.