Gipuzkoako dantza-maisuen sistema Deban

Ekainaren 25ean, Mikel Sarriegik Debako dantzaera eta bertako maisuen lekukoa aztertuko ditu Agirre Jauregian.

-ren irudia
 Gipuzkoako dantza-maisuen sistema Deban

Debako dantza-tradizioak ibilbide luzea du, azken 300 urteetan ezpata-dantzak, soka-dantzak eta jorrai-dantzak ezagutu direlarik. Mikel Sarriegik Gipuzkoako dantza-maisuen ezaugarri nagusiak azalduko ditu lehenik, eta ondoren, joan den mendean Deban ezagutu ziren dantzaera eta moldeak testuinguru horretan nola txertatzen diren aztertuko du.

Informazio praktikoa:

  • Data: 2026ko ekainaren 25a, osteguna.
  • Ordutegia: 19:00etan
  • Lekua: Deba, Agirre Jauregia (Ispiluen gela).
  • Izen-ematea: Dantzan.eus bidez.