Gipuzkoako Dantzaguneak U-Battle programa hartuko du, dantza urbanoen sormena bultzatzeko
Unity elkarteak, Gipuzkoako Dantzagunearen eta Lekuona Fabrikaren laguntzrekin, U-Battle ekitaldiaren edizio berri bat aurkezten du otsailaren 20tik 22ra bitartean.
- 61

U-Battle dantza urbanoen freestyle modalitatean oinarritutako ekitaldia da. Topaketa honen bidez, estilo ezberdinetako dantzarien sormena, nortasuna eta hizkuntza artistikoa sustatzen dira inprobisazioaren bitartez. Programak popping, hip-hop, waacking, breaking eta house dance bezalako diziplinak biltzen ditu, dantzarien arteko trukea eta hazkunde artistikoa ahalbidetuz.
Ekitaldia bi modalitate nagusitan egituratuta dago: 2 vs 2 AllStyle txapelketa eta Jam Battle saioa. Horrez gain, tailer espezializatuak eta entrenamendu irekiak antolatu dira.
Egitaraua:
- Otsailaren 20a, ostirala: Welcome Session (Entrenamendu irekia). Gipuzkoako Dantzagunean (18:00-20:30).
- Otsailaren 21a, larunbata: 2 vs 2 eta Jam Battle. Niessen Kulturgunean (15:00-21:30).
- Otsailaren 22a, igandea: Dantza tailerrak. Gipuzkoako Dantzagunean (10:30-14:30).
Dantza urbanoetan interesa duen edonori zuzendutako ekimena da hau.
Otsailaren 21eko sarrerak hemen daude eskuragarri.
Esteka honetan eman behar da izena ekintzetan parte hartzeko.