TAILERRA DANTZAGUNEAN: "Catching limits", Nadine Gerspacher urriaren 16an eta 17an (Haatik konpainia)

Klaseek dantza garaikidea esploratzen dute, pertsonak modu ludiko batean konektatzen dituen mugimendu jarduerak eta egoerak planteatuz eta hauek, gorputz-lengoaiaren dinamiketan erdiratzen dira.

-ren irudia
 TAILERRA DANTZAGUNEAN: "Catching limits", Nadine Gerspacher urriaren 16an eta 17an (Haatik konpainia)
  • Datak: urriaren 16a eta 17a
  • Ordutegia: 10:00–14:00
  • Tokia: Gipuzkoako Dantzaguneko areto nagusia
  • Nori zuzendua: dantzari eta mugimendu arteetako artistei zuzendua
  • Prezioa: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)
  • Izen-ematea eta informazioa
  • Irakaslea: Nadine Gerspacher

Catching limits ikastaroko metodologia

Klaseek dantza garaikidea esploratzen dute, pertsonak modu ludiko batean konektatzen dituen mugimendu jarduerak eta egoerak planteatuz eta hauek, gorputz-lengoaiaren dinamiketan erdiratzen dira. Klaseak arnasketaren, gorputzaren eta bere sostenguetan kontzientzia hartzea bultzatzen duten ariketa jarraituetan oinarritutako beroketa batekin hasten da. Indar fisikoa, begirada periferikoa eta energia esnatzen dira, espazioan modu librean mugitu ahal izateko. Lurreko teknika ezberdinak lantzen dira, espazioaren kontzientzia, zentroa eta sostenguan, modu seguruan, isilean eta librean mugitzeko. Jolasak, ariketak, ariketa teknikoak eta bariazioak nahasten dira. Klasearen bigarren atala, binakako lanean erdiratzen da, inprobisazio gidatuetan eta antzerki-jardueretan.

Nadine Gerspacher

Nadine dantzari, koreografo eta irakasle independentea da. Koreografo askorentzat egin du lan, hala nola, Dave St.Pierre, Francisco Cordova / Physical Momentum Project, Nicolas Ricchini Company, Stephan Herwig edo Katja Wachter / Selfish shellfishentzat. Nadinek mundo osoko dantza eta antzerki konpainienei zuzendutako ikastaroak ematen ditu. 2018an, Nicolas Ricchinirekin batera eta Anna Sanchezen laguntzarekin, FRE3 BODIES sorkuntza eta performance programa sortzen du. 2011z geroztik, Cia Nadine Gerspacher bere sorkuntza-proiektua garatzen du. 2015ean Cirque du Soleilen Heart proiektuan lan egin zuen koreografo gisa. 2016an, Nicolas Ricchini Companyren A sweet hello / Ever after piezan kolaboratzen du eta Nua bere bakarkako lanean laan egiten du Anna Castells eta Lali Ayguaderen zuzendatzaritza artistikoarekin. Nadinek Iwanson-Sixt Munich fundazioaren Isadora Saria jasotzen du 2017an, bere ibilbide luze eta zabalagatik. The age of aquarium eta Let It Rain piezen ostean, 2021 amaieran Alemanian estreinatuko du Non-Upgraded Existence bere azken pieza. 2022an, RE bere bikoteko lan berriarekin hasiko da lanean, Arias Fernandezekin batera.

Informazioa: Haatik