Errenteriako Arte Eskola ezagutzeko bisita gidatua urriaren 4an

Urte askoan Errenteria Musikal izenez ezagun izan zen eskolatik sortu da Errenteriako Herri Arte Eskola 2021-2022 ikasturtean. Zenbait arte-diziplina uztartzen dituen proiektu pedagogikoa jarri dute abian, eta Gipuzkoako Dantzaguneko erabiltzaileei zuzendutako bisita gidatuarekin batera, dantzaren transmisioaren inguruko hausnarketak partekatzeko foro bat irekitzea izango da topaketaren xedea.

-ren irudia
 Errenteriako Arte Eskola ezagutzeko bisita gidatua urriaren 4an
  • Tokia: Herri Arte Eskola (Errenteria)
  • Ordua: 13:00
  • Bisita gidatua: Beñat Ralla Herri Arte Eskolako koordinatzaile pedagogikoak egingo du
  • Izen-ematea: dantzagunea@gipuzkoa.eus