TAILERRA DANTZAGUNEAN: Igor Calonge (Cielo Raso) abenduaren 18an eta 19an

Igor Calongek, Cielo Raso konpainiako zuzendari eta koreografoak, azken hilabeteetan sortzen ari den lan fisikoa partekatzeko aukera eman du, "lehorte-garai honetan euria ikusteko gogotik abiatuta, eta nirea den lan hau zuena egiteko gogotik". Ez da beharrezkoa lau saioetara joatea. Saio bakoitzak bere nortasuna du, eta materialaren bilakaera saioan bertan egingo da.

-ren irudia
 TAILERRA DANTZAGUNEAN: Igor Calonge (Cielo Raso) abenduaren 18an eta 19an
  • Datak: abenduaren 18a eta 19a
  • Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea
  • Ordutegia: 10:00-14:00
  • Izen-ematea: ciacieloraso@gmail.com (asistentzia konfirmatzea ezinbestekoa da)
  • Prezioa: doakoa
  • Profesionalei zuzendua (toki mugatuak)
  • Indarrean dauden osasun-protokoloak betetzeko, eranskin hauek bete behar dira tailerra hasi aurretik, eta 10 minutu lehenago iristea gomendatzen da.

Informazioa: Cielo Raso