Labo XL2 Jaialdia: Donostian urriaren 22tik 24ra

Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan izango dira emanaldiak. Gipuzkoako Dantzagunea da laguntzaileetako bat, eta bertan prestatutako zenbait lan aurkeztuko dira.

-ren irudia
 Labo XL2 Jaialdia: Donostian urriaren 22tik 24ra

LABO XL2

LABO XL2: aurkezpena

2020 urtea birus batek gizateria osoa ikaratu zuen urtea izango da. Urte honetan zehar hainbat egoera esperimentatu eta pairatu ditugu, errealitate berri batera ohitu gara eta ohitura eta kontzientzia sozial berriak lortu ditugu.

Artista gisa, ezin dugula gelditu pentsatzen dugu, aurrera egin behar dugu eta jarraitu. Mugimendua bizitza da. Eta horretan laguntzeko modurik onena LABO XL2 jaialdiak aurrera egin dezan lan egitea da. Horrela, gure sortzaileen artea eta talentua ikusarazteko erakusleiho bihurtuko da, oraindik ere beren lanak erakutsi nahi eta behar baitituzte. Orain inoiz baino gehiago.

LABO XL jaialdia LABO proiektuaren urteetako erantzun naturala da, espazio eszeniko berriak erakusteko eta sortzeko, hain zuzen. Arte eszeniko performatibo eta esperimentalen jaialdiaren bigarren edizioa urriaren 22an, 23an eta 24an izango da Tabakalerako Kutxa Kultur guneetan.

Garai tristeak bizitzen ari gara, baina ez da gelditzeko garaia. Laguntzeko, eusteko eta babesteko garaia da. LABO XL2 edizio desberdina izango da, bai, baina LABO izango da. Bizi dugun garaiari egokitutako jaialdia izango dugu, beharrezko neurri guztiekin, baina bere esentzia galdu gabe. Babes dezagun gure kultura, lagun diezaiegun gure artistei, disfrutatu ditzagun haien istorioak. Gora Arte Biziak!

LABO XL2k hurrengo laguntzaileen babesa du: NODE, Kutxa Fundazioa, Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, Gipuzkoako Foru Aldundia-Diputación Foral de Gipuzkoa, Dantzagunea, Convent Garden, A Room in the City, Noticias de Gipuzkoa, BSK Legal & Fiscal, Drunkat, Keler, Gaintza, Olasagasti, Insalus.

Informazioa: Labo