ESTREINALDIA: "Dead", Lasala Donostian abenduaren 19an eta 20an

Judith Argomanizek zuzendutako konpainiak egungo gizarteko itxurakeria hartu du gaitzat Gazteszena aretoan estreinatuko duen lana osatzeko.

-ren irudia
 ESTREINALDIA: "Dead", Lasala Donostian abenduaren 19an eta 20an

Datak eta ordutegia

Sinopsia: Dead 

Hil aurretik, bizi.

Zenbat zama dugu gure gain ematen dugun urrats bakoitzeko?

Itxurakerietan ibiltzen gara, inondik inora sostengatu ezin den segurtasun bat lortu nahian. Oinordetzan jasotako sinesmen eta ereduek txotxongiloak bagina bezala gidatzen dute gure bizitza.

Hori ulertzeak lagundu egiten digu; erabakitzeak eraldatu eta aske bihurtzen gaitu.

Norberaren esperientziaren mugak gainditzea, Bizirik hiltzeko beste modu bat da, hil aurretik bizitzeko leiho irekia.

Informazioa: Lasala / Donostia Kultura