Oñatiko dantza-sistema Gipuzkoakoaren testuinguruan
Ekainaren 10ean, Mikel Sarriegik Oñatiko dantzaerari eta herriko dantza-sistemak Gipuzkoako beste eskolekin duen harremanari begiratuko dio.
- 183

Oñatin dantza-sorta eta dantzaera oso bereziak gordetzen dira aspaldidanik. Lehen begiratu batean Korpus eguneko dantzek gipuzkoar izaeratik aldentzen dituzten ezaugarriak badituzte ere, badira Gipuzkoako dantza-maisuen sisteman txertatzen diren osagaiak. Mikel Sarriegik Irizar aita-seme maisuek gorde zuten ezagutza aztertuko du, oinordetza horren testuingurua argitzeko.
Informazio praktikoa:
- Data: 2026ko ekainaren 10a, asteazkena.
- Ordutegia: 19:00etan.
- Lekua: Oñati, Kultur etxeko zine aretoa.
- Izen-ematea: Dantzan.eus bidez.