Oteiza: Apostoluak dantzan Eibarren

Maiatzaren 24an, zinema eta dantza uztartuko dira Portalea Kultur Etxean, Oskar Alegria eta Juan Antonio Urbeltzekin.

-ren irudia
 Oteiza: Apostoluak dantzan Eibarren

Jorge Oteizaren unibertso artistikoa ardatz duen proposamena iritsiko da Eibarrera. Oskar Alegriaren Oteiza 14 apostolu filmaren proiekzioak eta Argia dantzari taldearen Apostoluen soka-dantza emanaldiak osatuko dute saioa. Juan Antonio Urbeltzek eta Marian Arregik amestutako dantza honek ebanjelio apokrifoen arabera Jesusek apostoluekin egindako dantza gorpuzten du, erritu mistikoak herri dantzen baitan aurkituz.

Informazio praktikoa:

  • Data: 2026ko maiatzaren 24a, igandea.
  • Lekua: Eibar, Portalea Kultur Etxea (2. solairua).
  • Egitaraua:
    • 18:00: Oteiza 14 apostolu filma, Oskar Alegria eta Jaione Apalategirekin kolokioa.

    • 19:30: Apostoluen soka-dantza (Argia dantzari taldea), Juan Antonio Urbeltzekin kolokioa.