Sabrina Gargamo koreografoak ‘State of Alert’ antzerki fisiko eta dantza garaikideko tailerra emango du irailaren 7tik 10era Dantzagunean

Dantzaguneak ikasturte berriari hasiera indartsua emango dio irailaren hasieran, nazioarteko prestakuntza profesionalerako deialdi berri batekin. Sabrina Gargamo artista eta koreografoak "State of Alert" tailer intensiboa gidatuko du gure egoitzan, irailaren 7tik 10era bitartean. Dantzariei eta mugimenduaren artista profesionalei zuzendutako topaketa honek antzerki fisikoaren, Flying Low teknikaren eta kapoeiraren arteko bidegurutzeak arakatzea du helburu.

-ren irudia
 Sabrina Gargamo koreografoak ‘State of Alert’ antzerki fisiko eta dantza garaikideko tailerra emango du irailaren 7tik 10era Dantzagunean

Gargamoren klaseak dinamismo handikoak dira, eta bere performer ibilbide luzean dute oinarria. Saioetan, arnasketa eta gorputzaren konexioa lantzeaz gain, mugimenduaren ikerketa estimulatzen duten inprobisazio-ariketak proposatuko dira. Praktika hauek abiapuntu garbi eta eskuragarri bat eskaintzen diote parte-hartzaileari, gorputz-mekanika propioa eta lurreko lanaren printzipioak (espiralak, eraginkortasuna eta koordinazioa) hobeto ulertzeko.

Izen-emateak zabalik daude. Leku mugatuak.

Fitxa Teknikoa

  • Datak: 2026ko irailak 7 – 10 (astelehenetik ostegunera)

  • Ordutegia: 18:00 – 20:30

  • Lekua: Dantzagunea (Errenteria, Gipuzkoa)

  • Nori zuzendua: Dantzari eta mugimenduaren artista profesionalei (+18)

  • Prezioa: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)

  • Izen-ematea: https://forms.gle/sb74mqvi9ZLFh1fW8

Irakasleari buruz

Sabrina Gargamo Jasmin Vardimon JV2 ikastaro profesionalean formatutako artista independentea da. Europan zehar konpainia handiekin aritu da lanean (PanicLab, Gregory Maqoma, Tom Dale, besteak beste), eta David Zambrano ezagutzeak errotik eraldatu zuen bere ikerketa artistikoa. 2019an Elelei Dance Theatre sortu zuen Rafa Jagatekin batera, eta duela gutxi amaitu du Koreografia Masterra (COMMA) Herbehereetan.