DEIALDIA: Dantza Zirkuitua 2021 (Sarea)

Eusko Jaurlaritzak Sarearen bitartez bultzatzen eta laguntzen duen Dantza Zirkuitua bere hamaseigarren ediziora heldu da 2020an. 2021eko katalogoa eta emanaldi-zerrenda osatzeko proiektuak aurkezteko epea abenduaren 4an bukatuko da.

-ren irudia
 DEIALDIA: Dantza Zirkuitua 2021 (Sarea)
  • Proiektuak aurkezteko epe-amaiera: abenduaren 4a (12:00ak arte)
  • Informaziorako telefonoa: 944 245 656
  • Eskaera egiteko orria

Zirkuitua programazio eta sorkuntza esparruetan Euskadiko Dantza programazioaren egoera aberasteko helburuarekin jaio zen, bide batez publiko zalearen eta euskal ekoizle eta sortzaileen kezkei erantzuna emanez.

Zirkuitua da Sarearen antzokietan dantza programatzen duen zikloa. Bertan, antzokiei eskaintzen zaizkien ikuskizunak programatzen dira; eskaintza horrek hartzen du euskal konpainien produkzio osoa eta kanpoko konpainien proposamen aukeratu batzuk. Ikuskizun berrien iksugaitasuna areagotzeko asmoarekin, informazio- izaera duen katalogoa programatzaileen eskura jartzen du SAREAk; katalogo horretan, euskal dantza konpainiek indarrean dagoen urtean edo Zirkuitua egingo den urtean estreinatu edo estreinatuko diren ikuskizunak jasotzen ditu. Hala ere, programatzaileek aurretik estreinatutako ikuskizunak programatu nahiez gero, SAREAk euskal produkzio osoaren informazioa emango die.

Ikuskizunen katxeta Sareako bulegotik konpainiekin zuzenean negoziatzen da, ikuskizun bakoitzak guztira egingo dituen emanaldi kopurua kontutan hartuz. Urtero zehazten diren irizpideen arabera, Eusko Jaurlaritzak katxetaren zati bat ordaintzeko diru-laguntza eskainiko die konpainiei, horrela, konpainiek antzokiei eskaintza ekonomiko erakargarriagoa egin diezaieten.

Taldearen jatorriari dagokionez, ikuskizunek hurrengo diru-laguntza jaso ahal izango dute:

Euskal Konpainiak: katxetaren % 55 (BEZa barne, BEZ aitortzeko beharra duten konpainien kasuan) eta 2.500€ (BEZa barne) topearekin

Kanpoko konpainiak: katxetaren % 40ra arte (BEZa barne), biran egiten diren emanaldien arabera eta 3.000€ topearekin (BEZa barne).

  • Emanaldi bat zirkuituan: katxetaren 30%a BEZ a barne
  • Bi emanaldi zirkuituan: katxetaren 35%a BEZ a barne
  • Hiru emanalditik gora zirkuituan: katxetaren 40%a BEZ a barne

Antzoki bakoitzak egin beharreko hedapenaz gain, Zirkuituaren hedapen kanpaina eta etengabeko jarraipena bateratuak egingo dira: prentsaurrekoak, aldizkariak, agendak, telebistak, irratiak, eta abar.

Dantza zirkuituko oraingo edizioari dagokionez, helburu zehatzenen artean hurrengoak nabarmendu ditugu:

  • Areto berrien partaidetza sustatzea eta aurrekoena egonkortzea zirkuituan.
  • Zirkuituarekin konprometitzeko eta bertan sartzeko grina sortzea programatzaileengan, parte hartzeko baldintzak malgutuz eta programazio aukerak zabalduz. Hau guztia, zirkuituan parte hartu ohi izan dutenen herrien partaidetza egonkortzeko eta areto berrien sarrera sustatzeko helburuarekin, posiblea den neurrian eta antzokiei ezarritako parte hartze-irizpideen arabera.
  • Programa daitezkeen ikuskizunen katalogoa handitzea, bai euskal produkzioetarako bai kanpokoetarako ere
  • Antzokien koordinazioa sustatzea birak antolatzearen alde.
  • Euskal ikuskizunen gutxiengo baten programazioa ziurtatzea
  • Publikoak jada egiaztatu dituen ikuskizunak programatzeko aukera ematea.
  • Ohizkoa ez den programazioa egiten saiatzea.
  • Konpainiek, euskaldunek nagusiki, beraien proposamenak hobeto komunikatzeko ahaleginak egitea sustatzea.
  • Programatzaileei herriko dantza eragileen lankidetza kontuan hartuko duen eta dantza garaikideko erdi-epeko programazioaren proiektua egitea eskatzea.

2021. urteko Dantza Zirkuituan programatzeko epea urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra izango da.

Informazioa: Sarea