Sorburu: Helena Wilhelmsson eta sirenen mitoa Dantzagunean

Maiatzaren 25etik 30era, Wilhelmssonek "Trembling Frequencies" bere lehen bakarkako lana ikertuko du gurean.

-ren irudia
 Sorburu: Helena Wilhelmsson eta sirenen mitoa Dantzagunean

Sorburu programaren baitan, Helena Wilhelmsson dantzariak egonaldia egingo du gure aretoetan. "Trembling Frequencies" proiektuaren bidez, sirenen mitoaren eta komunikazio faltaren inguruko hausnarketa koreografikoa egingo du. Egonaldia amaitzeko, saio ireki bat eskainiko du sorkuntza prozesua partekatzeko.

Informazio praktikoa:

  • Egonaldia: Maiatzaren 25etik 30era.
  • Erakustaldia: Maiatzaren 29a.

  • Erakustaldirako izen-ematea: Typeform bidez.