SORTUTAKOAK 16: Jone Amezaga eta Asier Zabaletaren proiektuak hautatuak

"Zerbait. Noizbait. Nonbait" proiektuan sorkuntza-prozesuei buruzko ikerketa planteatu du Jone Amezagak, eta Manu Gaigne musikariarekin egingo du. Asier Zabaletak, berriz, Mozanbikeko bi dantzarirekin osatuko "O Tempo diz" lana, eta Errenteriako Atlantikaldia jaialdian aurkeztuko du.

-ren irudia
 SORTUTAKOAK 16: Jone Amezaga eta Asier Zabaletaren proiektuak hautatuak

Jone Amezagaren Zerbait. Noizbait. Nonbait eta Asier Zabaletaren O Tempo diz lanak hautatu ditu epaimahaiak Gipuzkoako Dantzagunean sorkuntza-egonaldi bat egiteko. Proiektu bakoitzak 3.500€ko laguntza jasoko du. Horrez gain, deialdi honetan Errenteriako Udalakekin izandako lankidetzeri esker, Zabaletak Atlantikaldia jaialdian aurkeztuko du bere lana, eta 1.000€ko gehigarria jasoko du.

Eva Guerrero, Iker Tolosa eta Mercedes Lopez Caballerok osatu dute deialdiko epaimahaia, eta aho batez hautatu ditu bi lanak. Guztira, 26 proiektu aurkeztu dira.